HISTORIAS DE ROCK
Biografias Y Discografias De Musica Rock

Malenkonia

MALENKONIA





Biografia
Discografia



Hasiera: Ilusio eta oztopoak...Malenkonia proiektuari 2002an ekin genion Aritz, Rober eta Iñakik. Hirurok ere, aurretik musika munduan beste talde batzuetan arituak, ordurarteko musika gogorragoa alde batera utzi eta doinu lasaiagoen irrika hura Malenkonia proiektuan gauzatzea erabaki genuen, honenbestez doinu malenkoniatsuei atea irekiz. Hasiera bateko ilusioak ordea bidean oztopo bat zuen. Izan ere, baxujole baten faltan egon ginen luzaroan, horrek dakarren eragozpen eta atzerapenekin. Azkenean baina, Aitor eskoriatzarrarekin topo egin genuen eta bera bilakatu zen taldeko baxujole. Bestalde, ordurarteko abestiei ukitu berezi bat emateko asmoarekin, Erik batu zitzaigun biolinjole lanetan. 

Lehen kontzertuak, lehiaketak eta maketa...Taldeak forma hartu zuen heinean abestiek ere gauza bera egin zuten eta laster genituen abesti batzuk jendaurrean erakusteko prest. Hala izan zen, Zamorako Toro herrian jo genuen lehen kontzertua. Esperientzia errepikaezin hura eta gero Danbaka lehiaketan parte hartu genuen. Telebista kamerak aurrean eduki eta lehiaketa baten parte hartzeak, guztiak suposatzen duenarekin hura ere esperientzia paregabea izatea ahalbidetu zuen, bai indibidualki, baita talde mailan ere. Garai berean Euskadi Gazteko Maketa Lehiaketan sailkatuak izan ginen, bertan 9. postua eskuratu genuelarik. Ondoren jo genituen kontzertuetan taldea hazi egin zen zentzu guztietan eta 2004ko amaiera aldera maketa bat kaleratu genuen, 6 abestiz osatua. 

Aldaketak...2005eko abuztuan Aritzek taldea utzi egin behar izan zuen eta bere ordez Iñigo sartu zen taldean kitarrajole bezala. Iñigorekin batera Andoni ere iritsi zen taldera, azken honek pianoa jotzen duelarik. Formazio aldaketaz gain musika estiloak ere aldaketa nabarmena jasan zuen. Izan ere, abestiak trinkotu eta gorpuztu egin ziren, betiere doinu malenkoniatsuei uko egin gabe. 

Finalera...Formazio berriarekin beraz zenbait kontzertu jo genituen han-hemen. Horrela, Danbaka lehiaketako edizio berrian sailkatuak izan ondoren finalerako txartela eskuratu genuen. Berriro ere esperientzia bikaina izan zen hura, hazi ezezik gozatu ere, ikaragarri gozatu genuelako. Jarraian beste hainbat kontzertu etorri ziren, azkena 2007ko San Ferminetan izan zelarik. Kontzertu hau eta gero geldialdi bat egitea erabaki genuen, disko berriaren konposaketa eta grabazioan buru-belarri murgiltzeko. 

Etorkizunari begira...Geldialdi honek eta diskoaren konposaketa eta grabaketak gauza asko ikasteko balio izan digu eta esan daiteke taldea heldu egin dela, honek abestietan izan duen islada nabarmena delarik. 10 kantuz osaturiko diskoa laster izango da kalean. “Hegazkadak dakar ekaitza” da bere izenburua eta bertan ohiko instrumentuez gain, biolina, pianoa, saxofoia eta tronpeta uztartu ditugu. Zuen gustukoa izango delakoan gaude. Etorkizunari begira kontzertuak izango dira taldearen ibilbidea. Mila esker ibilbide hau gurekin egingo duzuenoi. 

2009/2010 kontzertuak eta baxujole berria...Diska 2009-ko irailaren 5-ean aurkeztu ondoren kontzertuak eskeintzen hasi ginen etengabe. 2010-an Aitorrek taldea utzi behar izan zuen arrazoi pertsonalengatik eta bere ordez Ünnea taldeko Alain hasi zen gurekin baxua jotzen. Oraindik ere kontzertu biran murgilduta gaude. Ea horietakoren batean ikusten garen! 




Discografia:

2009- Hegazkadak Dakar Ekaitza






2009- Hegazkadak Dakar Ekaitza

Puntuacion: 5
Estilos: Pop Rock Euskaldun

Iñaki Goitia (Batería), Aitor Lamas (Bajo), Andoni Correas (Piano), Erik Zubiria (Violín), Iñigo Ugarte (Guitarra) y Roberto Ferreiro (Guitarra y voz) forman MALENKONIA, banda de pop-rock de Oñati que nos presenta su primer trabajo discográfico, "Hegazkadak dakar ekaitza". En él, nos encontraremos 10 historias, 10 emociones, 10 composiciones cargadas de toda la energía y frescura de este joven sexteto, y al igual que el aleteo de una mariposa en Hong Kong puede desatar una tormenta en Nueva York, las 10 canciones de "Hegazkadak dakar ekaitza" prometen desatar algo especial en el oyente. MALENKONIA pide permiso para despegar...

1.- Haizerik gabeko eguna
2.- Mila baten
3.- Inozentziaren jolasa
4.- Harrizko gau luzea
5.- Julietten bidaia
6.- Guretzako; maitasun istorio gogoangarria
7.- Non da irtenbidea
8.- Ziur
9.- Ilargiruntz
10.- Wallace Hartley-rentzat