HISTORIAS DE ROCK
Biografias Y Discografias De Musica Rock

Labrit

LABRIT




 

BIOGRAFIA

DISCOGRAFIA




Labrit Zabala Kasasola edo Labrit (Usurbil, Gipuzkoa, 1978) Euskal kantaria da. Bide Ertzean taldean hasi zen kantari eta lehen bi disketan hartu zuen parte. Hiru urte eman zituen bakarka kantari lehen diska kaleratu arte, 2000. urtean. Lehen lan honetan, Pascal Gaigneren laguntza izan zuen eta diskoaren grabazioan Jimmy Arrabit, Erra Oiartzabal edota Ritxi Salaberria bezalako musikari esperimentatuen laguntza izan zuen.

Urte bete beranduago, bere bigarren diska plazaratu zuen. Diska honetarako, taldekide berriak izan zituen. Hala nola, Baldin Bada taldeko Kandi Fernandezek eta Dani Riañok lagundu zioten, Jimmy Arrabit eta Juanjo Falconekin batera.
Bere azken lana, 2002. urtean egin zuen. Demokrazia Euskal Herriarentzat kanpainarako Koloretan abestia gauzatu zuen urte honetan. Honen ostean, diskak ateratzeari eta kontzertuak emateari utzi zion.

Musika eta, oro har, arte zaletasuna txikitatik jaso zuen etxean Labritek, ama kantaria baitu, eta aita, Carlos Zabala Arrastalu, margolaria. Hamalau urterekin ondu zuen lehen kantua, pianoarekin; lau urte geroago eman zuen lehen kontzertua, eta beste horrenbeste urte pasa ziren bakarkako lehen diskoa kaleratu arte. Horren aurretik Bide Ertzean taldean aritu zen kantari, eta haren lehen bi diskoetan parte hartu zuen, Bide ertzean eta Zure minari.

Paradisua (Elkar, 2000) grabatu aurretik, hiru urte eman zituen Labritek kantuak diskora eramateko zenbait musikarirekin lanean, baina Pascal Gaigne aurkitu arte ez zen lasai gelditu. Gaigne arduratu zen Labriten kantuak apaintzeaz eta ekoizpen gardena emateaz. Esperientzia handiko musikariek lagundu zioten grabazioan: Jimmy Arrabit (Itoiz, King Mafrundi), Ritxi Salaberria (Sorotan Bele, Zaldibobo...). Labriten estiloaren zutabeak finkatu zituen disko hark: pop kantu gardenak, melodia goxoak, maitasun eta naturari buruzko hitzak, eta Labriten ahots eder eta moldakorra. Amak hasitako bideari jarraitzeko eta 50-60 urterekin gustura sentitzeko moduko obra uzteko desioa agertu zuen kantari gazteak orduan.

Urte eta erdi geroago, Nori egin so! (Elkar, 2001) kaleratu zuen. Pascal Gaigneren ordez, Baldin Bada taldeko Kandi Fernandez teklatu jotzaileak hartu zuen ekoizpenaren ardura, eta musikari taldea ere aldatu zen. Halaber, zenbait kantu Dani Riaño Baldin Badako baxu jotzailearekin sortu zituen Labritek. Hortaz, aurreko diskoarekiko soinua gogortu eta, pop-rock doinuez gain, funk, reggae eta erritmo latinoak ere bildu zituen bigarren lan horrek.

2002. urtean Batasuna alderdia legez kanporatzearen aurka abian jarritako Demokrazia Euskal Herriarentzat kanpainarako egindako "Koloretan" kantua izan da Labritek grabatu duen azkena. Kontzertuak emateari utzi dio azken urteetan, eta oraingoz betetzeke dauka lehen diskoa atera zuenean agertu zuen desioa: egunen batean bere amaren kantu baten moldaketa grabatzea.



DISCOGRAFIA


  2000- Paradisua

  2001- Nori egin So!



 




2000- Paradisua

Puntuacion: 6
Estilos: Pop. Pop Rock Euskaldun

   Para escuchar el disco dale al play




Labrit kantariak (Usurbil, Gipuzkoa, 1978) bi urte eman zituen Bide Ertzean taldean, harik eta 22 urterekin bakarkako ibilbidea hasi zuen arte, bere ama Amaia Kasasolak (Haizea, Mandaueli...) 80ko hamarkadan egindako urratsei jarraituz. Amarengandik ahots dohaitsua jaso zuen Labritek, eta pop gardenaren zerbitzura jarri zuen bi diskotan: 'Paradisua' (Oihuka, 2000) eta 'Nori egin so!' (Oihuka, 2001).

1. - Ilargi betea (Labrit)
2. - Hiria (Labrit)
3. - Maitasunaren paradisuan murgilduta (Labrit)
4. - Ama lurra (Labrit)
5. - Akelarrea (Labrit)
6. - Maitasunaren deia (Labrit)
7. - Ekaitzaldi gogorrari (Labrit-Sabin Muniategi)
8. - Barkatu (Labrit)
9. - Deklarazioa II (Labrit)
10. - Gu (Labrit)
11. - Nire babeslekua (Labrit)

Labrit- vocal
Pascal Gaigne- guitarra, teclados, Vocal
Ritxi Salaberria- bajo, vocal
Jimmy Arrabit- bateria
Erra Oiarzabal- teclados
Karlos Zabala- guitarra


 




2001- Nori Egin So!

Puntuacion: 7
Estilos: Pop Euskadun

Este segundo disco es la combinación ajustada entre el pop y rock, y ha conllevado a un fortalecimiento del nuevo sonido de Labrit y su brillante y excelente voz aparece cual canto de sirena que encandilará a un montón de gente. Más efectista, potente y con bríos desmesurados.

1.- Euskarari bai
2.- Nori egin so!
3.- Zure altxorra
4.- Egiak
5.- Bizitzak esan ohi zidan
6.- Nire nahia
7.- Utzita
8.- Zergatik?
9.- Maitasun gauetan laztanak bezala
10.- Bakarrik

Labrit- Vocal, guitarra
Kandi Fernandez- Teclados
Dani Riaño- guitarra, vocal
Juanjo Falcon- Bajo, vocal
Jimmy Arrabit- bateria