HISTORIAS DE ROCK
Biografias Y Discografias De Musica Rock

Jo

JO



 

BIOGRAFIA

DISCOGRAFIA



Ohiz kanpoko taldea da Jo. Azkoitiko eta Azpeitiko lagun talde batek osatu zuen taldea, orain hiru urte. Musika talde bat sortzeko ohikoa ez den adinean hasi ziren Jon jotzen. Musikazaletasunari bidea emateko esperientzia moduan hasi zenak, ordea, fruituak eman ditu eta makina bat entseguren eta kontzertu sorta baten ondoren, taldearen lehen diskoan gauzatu da.

Iazko udan grabatu zuten Oraindik berandu den! lana, Urrestillako lokalean, eta urtebete beranduago kaleratu dute. Ruben Lizarralde (kitarra), Abel Moe Alberdi (baxua), Jon Nartzabal Zubizarreta (bateria) eta Mikel Alberdi (ahotsa) izan ziren grabaketaren egileak. Iosu Galtxa Zubizarreta gitarra-jotzaileak teknikari lanak egin zituen.

Urtebete beranduago, autoekoitzitako diskoaren 500 kopiak kalean dira. Baina denbora tarte horretan taldea aldatu egin da, eta kide berriekin batera egiten duten musika ere desberdina da. "Orain, guk nahi genuen soinutik gertuago gaude", dio Ruben Lizarraldek. "Diskoa zuzenean egiten genuenaren isla da, baina orain abestiek beste giro bat dute", gaineratu du. "Ukitu iluna duen pop-rock musika da gurea", azaldu du Abel Alberdi baxu-jotzaileak.

Datorren urtera begira asmo berriekin eta indartsu omen dago Urolako taldea, euren soinu berria garatu eta ezagutzera emateko gogoz.


DISCOGRAFIA


  2007- Oraindik Berandu Den


 



2007- Oraindik Berandu Den

Puntuacion: 5
Estilos: Rock, Pop Rock Euskaldun

   Para escuchar el disco dale al play




Jo!-ren melodiek oreka moduko batean diruditelako; laban itxurako gitarra konponketek, geldialdiek, tentsio gorakadek eta hitz zuzenek (Urola Vice…) koktel berezia osatzen dutelako.

1.- Salto
2.- Biolinista
3.- Muru
4.- Love Mehe
5.- Lirio Beltza
6.- Urola Vice
7.- Zenizienta
8.- Larre
9.- Izen Gabe

Abel Moe Alberdi- bajo
Jon Nartzabal Zubizarreta- bateria
Mikel Alberdi- vocal
Ruben Lizarralde- guitarra