HISTORIAS DE ROCK
Biografias Y Discografias De Musica Rock

Itziarren Semeak

ITZIARREN SEMEAK





Biografia
Discografia
 

 
2006an batu ziren lehen aldiz Mungiako lokaletan. Lehen kontzertua 2007ko apirilean eman zuten Mungiako Gazte Asanbladaren eskutik eta uda horretan hainbat kontzertu eskaini zituzten eskualdeko herriko jai ezberdinetan. Hasierako taldekide berdinek jarraitzen dute (Ibon, Manex, Jebi, Asier eta Irkus), baina orain dela hiru urtetik Santutxutik aurkitu zuten Unaik jartzen ditu erritmoak. 2008ko ekainean lehen diska grabatu zuten Ondarroako Santos Records-en. Hamar kantu propio izan ziren. Mirentxuren patxaranak emandako bizi pozarekin Kantauri itsasoaren indarra gaineratu zioten. Edo beste era batera esan da, Ska-Patxaranari Guinnes garagardo beltzaren zaporea gehitu zioten eta 2010eko otsailean "Bizkaiko Golfoak" diska grabatu zuten Andoaingo Garate estudioetan, Kaki eta Martxel Arkarazo aritu zirelarik teknikari lanetan. Hasieratik ozen aldarrikatu izan dute RRVren semeak direla eta garai horretan aurkituko dituzue taldearen gustuak. Disko honi esker 50 kontzertu baino gehiago emateko aukera izan zuten eta joan den urteko azarotik buru belarri izan dira kantu berriak prestatzen. Orain ere ildo beretik jarraitzen dute "Lehen lerroan" diska berriarekin. 2011ko martxoa eta apirila artean grabatu dute, berriro ere Andoaingo Garate estudioetan Kaki Arkarazaroren gidaritzapean. "BIZKAIKO GOLFOAK" Ska, punk eta reggae doinuak dira nagusi. Kortatu, The Clash, Rancid edo NOFX bezalako taldeen filosofiari jarraituz, estilo ezberdinetako hamaika abesti egin dituzte. "Kaleetatik" kantuaren ska klasikotik, "Euzko guay"-ren disko erritmoetara, "Mitoak"-en punk zaporea, "Bizkaiko golfoak"-en hondartza ukitua edo "Beti mozkor"-en reggae nahastea. Tabernetako maitasun, gorroto eta borroka kantak. Lagunekin, bakarrik edo maiteñoarekin abesteko ereserkiak. NOFX-en "Kill all the white man" abestiaren bertsioa ("Agur maitia") eta "The foggy dew" kantu irlandar tradizionalean oinarritutako bertso bat ("Zutik") ere aurkituko dituzu. Hitzetan Fedri Paya bertsolariak lagundu die, zabaldu nahi zuten mezua zorrotzagoa bilakatuz.



Discografia:

2008-
Itziarren Semeak
2010- Bizkaiko Golfoak
2011- Lehen Lerroan






2008- Itziarren Semeak

Editado en 2008
Puntuacion: 5
Estilos: Ska

   Para escuchar el disco dale al play




Mungiako ska-punk taldearen lehenengo diskoa, 2008ko ekainaren 1etik 8ra grabatua Ondarroako Santos Records estudioetan Ander (Muted) teknikariaren eskutik. Disko honetarako, besteak beste, George Argentina, Sherif Bakadi eta Barasoren kolaborazioa izan zuten.

1.- Lehen Ska
2.- Eskubeltz
3.- Eh Tropikaka
4.- Hemen Gaude
5.- Merentxu Patxaran
6.- Ukalibilak Gora
7.- Zirku Jaularitza
8.- Beti Zurekin
9.- Ingule
10.- Gure Herria